martes, 23 de mayo de 2017

ZORIONAK AMETS!!!

ATZO AMETSEN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN. 3 URTE BETE ZITUEN IGANDEAN!馃巿馃巿馃巿

ALBUMA


馃幍馃幎ZORIONAK ZURI
ZORIONAK ZURI 
ZORIONAK AMETS
ZORIONAK BETI!!!馃幎馃幍

jueves, 18 de mayo de 2017

ZETARRAK EKARRI DITUGU GURE GELARA!

GAUR 3 URTEKO LAGUNEK TXANGOA IZAN DUTENEZ, GU HAIEN ZETARRAK ZAINTZEAZ ARDURATU GARA.

OSO HANDI DAUDE JADA ETA NAHIZ ETA BATZUOI BELDUR PIXKAT EMAN, ASKO GUSTATU ZAIGU BEGIRATZEA NOLAKOAK DIREN ETA NOLA ZAINDU BEHAR DIREN. 





KUTXA GARBITU DIEGU ETA MORERAREN HOSTO BERRIAK JARRI DIZKIEGU ASKO JATEN DUTELAKO.

ALBUMA


DATORREN IKASTURTEAN GURI TOKATUKO ZAIGU ZETARRAK IZATEA!!! ZEIN ONDO!!!





viernes, 12 de mayo de 2017

jueves, 11 de mayo de 2017

GURE IPUINAK

3 EGUN EZBERDINETAN ANDERE脩OEK 3 IPUIN IRAKURRI DIZKIGUTE. 

  • LOURDESEK "HARTZA EHIZATZERA GOAZ" IRAKURTZEN ZUEN ETA LIBURU HONEN SARRERAK ARROSAK ZIREN.
  • LUCIAK "EMAKUME ERRALDOIA ETA BELE BELTZA" IRAKURTZEN ZUEN ETA BERE SARRERAK URDINAK ZIREN.
  • FATIMAK "ZEIN KOLORETAKOA DA MUSU BAT?" IRAKURTZEN ZUEN ETA BERE SARRERAK HORIAK ZIREN.




JANTOKIAN GELA BIAK ELKARTU AURRETIK, KLASEAN AUKERATZEN GENUEN ZE IPUIN NAHI GENUEN IRAKURTZEA, ETA IPUIN HORRETAKO SARRERAREKIN ABIATZEN GINEN JANGELARA. 

GERO, GUZTIOK BEHIN JANGELAN EGONDA, AUKERATUTAKO IPUINA IRAKURTZEN ZUEN ANDERE脩OAREKIN JOATEN GINEN. 

1. EGUNEAN...

ALBUMA


2. EGUNEAN...

ALBUMA


ETA 3. EAN...

ALBUMA


NAHIKO ADI EGON GARA EGUN GUZTIETAN ETA IPUINAK ASKO GUSTATU ZAIZKIGU!!!


lunes, 8 de mayo de 2017

IPUIN KONTALARIA

GAUR IRATXE, IPUIN KONTALARIA, ETORRI ZAIGU ESKOLARA. BI IPUIN KONTATU DIZKIGU. BATA, "SAGUEK JATEN DUTEAN" ETA BESTEA, "FELIX, BELDURREN BILTZAILEA". BIAK ASKO GUSTATU ZAIZKIGU. BIGARRENAREKIN, NAHIZ ETA BELDURREZKOA IZAN, EZ GARA IZUTU. GAINERA, GURE BELDURRAK MARGOZTEN IBILI GARA ETA IPUINEAN BEZALA, IRATXEK EKARRITAKO KUTXA BATEAN GORDE DITUGU BERAIETAZ LIBRATZEKO. 


ALBUMA

viernes, 5 de mayo de 2017

LUCIAREN URTEBETETZEA

PASADEN OSTIRALEAN LUCIAREN URTEBETETZEA IZAN ZEN ETA URTEBETETZE GUZTIAK BEZALA OSPATU GENUEN.

KOROA JARRI GENION,




ETA BERAK GUSANITO ETA PATATA FRIJITUAK JATERA GONBIDATU ZIGUN.





ZORIONAK LUCIA!!! 馃巶馃巻馃巻







viernes, 7 de abril de 2017

ZENTZUMENEN TAILERRAK

ASTELEHENEAN IKUSMENA 馃憖 LANDU GENUEN:

KOLORE EZBERDINETAKO ZELOFAN PAPERAREN BITARTEZ GURE INGURUKOA BEGIRA EGON GINEN. 

ZELOFAN PAPERA URDINA BAZEN, DENA URDINEZ IKUSTEN GENUEN;

ALBUMA: ZELOFAN PAPER URDINA

GORRIA BAZEN, DENA GORRIZ;

ALBUMA: ZELOFAN PAPER GORRIA

BERDEAREKIN, DENA BERDEZ;

  ALBUMA: ZELOFAN PAPER BERDEA

ETA HORIAREKIN, HORIZ.

ALBUMA: ZELOFAN PAPER HORIA

 MAGIA EMATEN ZUEN!!!


GERO GELAN DAUDEN GAUZA GORRIAK, URDINAK, BERDEAK ETA HORIAK BILATU GENITUEN.

ALBUMA: GAUZA URDINAK

ALBUMA: GAUZA GORRIAK

ALBUMA: GAUZA BERDEAK

ALBUMA: GAUZA HORIAK

NAHIZ ETA BATZUETAN PIXKAT DESPISTATUTA IBILI, GAUZA ASKO LORTU GENUEN.




PRIMERAN!!! TXALO HANDI BAT!!!





ASTEARTEAN, ENTZUMENA 馃憘.

ETXETIK EKARRITAKO TRESNAK TINBREAREN ARABERA IDENTIFIKATZEN SAIATU GINEN. 


ALBUMA


GERO ANDERE脩OAK BANATUTAKO MUSIKA TRESNEKIN JOLASETAN IBILI GINEN. SOINUA ETA ISILTASUNA LANDU GENITUEN.


ALBUMA


AZKENEAN JOLAS BAT EGIN GENUEN. ANDERE脩OAK TRIANGELUA JOTZEN ZUENEAN GU MUGITZEN GINEN ETA JOTZEARI UZTEN ZIONEAN ESTATUARENA EGITEN GENUEN. 

ALBUMA




ASTEAZKENEAN, UKIMENARI  馃憪  TXANDA TOKATU ZITZAION.

BI TALDETAN BANATU ETA GAUZA EZBERDINEKIN ESPERIMENTATZEN IBILI GINEN. ESKUAK, AURPEGIA... ERABILI GENITUEN GAUZAK  LEUNAK ALA LATZAK, BIGUNAK ALA GOGORRAK, LISOAK ALA ZIMURTSUAK ZIREN IKUSTEKO. DENETARIK IZAN GENUEN: ESTROPAJO ZATIAK, LIXAPAPERAK, HIRINA, AREA, KOTOIA ...


ALBUMA



OSTEGUNEAN, DASTAMENA 馃憛

GOXOA, GAZIA, GARRATZA ETA MINGOTSA ZIREN PRODUKTUAK DASTATU GENITUEN: UR AZUKREDUNA (SARAREN AZUKREAREKIN), UR GAZIA, URA KAFE DESKAFEINATUAREKIN ETA LIMOIA. 

BATZUK GUSTATU ZITZAIZKIGUN, BAINA BESTE BATZUK... 

DENA PROBATZEN AMAITU GENUENEAN UXUEK EKARRI ZIZKIGUN GOMINOLAK JAN GENITUEN.


ALBUMA


GERO, HAMAIKETAKORAKO MAZEDONIA BAT IZAN GENUEN...

ALBUMA


ETA PATRICIAK EKARRITAKO GAILETAK ERE BAI.

ALBUMA




ZENTZUMENEN TAILERREKIN AMAITZEKO, GAUR USAINMENA 馃憙 LANDU DUGU.

USAIN DESBERDIN DUTEN GAUZAK  USAINDU DITUGU.


ALBUMA






viernes, 31 de marzo de 2017

KORRIKA 2017

"BatZuk"


GAUR KORRIKA TXIKIA EGIN DUGU ESKOLAN. 

ASTE HONETAN MARGOTUTAKO PETOAK JARRI,



GUZTIOK ELKARTU,

ALBUMA



ETA ESKOLA BARRUTIK

ALBUMA


BAITA PATIOTIK ERE

ALBUMA



KORRIKA EGIN DUGU.

ALBUMA

IKA, IKA, IKA, BADATOR KORRIKA!!!